Aiaraldean Lan Bizi Ikasi plataformak eskualdeko ibilaldia antolatu du

Uztailaren 1ean hasi eta 3ra arte luzatuko den ibilaldia antolatu du Aiaraldean Lan Bizi Ikasi plataformak. Aretako LIPmesa enpresatik abiatu eta Amurrion bukatu den martxan eskualdeko gazteak formakuntzan, aisialdian eta eztabaidan batzea dute helburu plataformako kideek.

Horretarako, Aiaraldeko langileriaren historia, emantzipazioa eta okupazio mugimendua nola eguneroko bizitzaren inguruan ikasi eta eztabaidatzeko parada egongo da haien arabera.

Uztailaren 1ean hasi eta 3rarte luzatuko den martxa antolatu du Aiaraldean Lan Bizi Ikasi plataformak. Aretako LIPmesa enpresatik abiatu eta Amurrion bukatu den martxan eskualdeko gazteak formakuntzan, aisialdian eta eztabaidan batzea dute helburu plataformako kideek. Horretarako, Aiaraldeko langileriaren historia, emantzipazioa eta okupazio mugimendua nola eguneroko bizitzaren inguruan ikasi eta eztabaidatzeko parada egongo da haien arabera.

Plataforma gazteentzako alternatiba errealak garatzeko sortu zen. Mobilizazioak, hitzaldiak eta eztabaida desberdinak eman ondoren ibilbidearekin aurrera jarraitzeko hautua egin dutela adierazi dute.  Bide horretan egin zuten urte hasierako Aretako LIPmesa enpresaren okupazio sinbolikoa, gazteen bizi baldintzak salatu eta alternatibak sortze bidean kokatzeko. Hori dela eta, martxa bertatik hastea erabaki zuten.

Uztaila hasieran egingo duten martxan gazteen arteko harremanak sendotu eta lan eskubideak, bizi baldintzak nola hezkuntza duin baten alde borrokatzeko urratsa ematera deitu dituzte Aiaraldeko gazteak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide