Amurrioko 4. Berdintasun Planak polemika sortu du eta Laudion 3. osatzeko prozesua abiatu dute

Emakumeen eta gizonen Berdintasunerako Planak martxan daude eskualdeko hainbat udaletxetan. Orokorrean, lau urtetarako proiektatzen dira planak. Amurrion laugarrena onartu egin berri dute. Laudion, aldiz, hirugarrena osatzeko prozesua hasi berri da.

Polemika Amurrion

Amurrioko laugarren Berdintasun plana Bilduren ezezkoarekin onartu izanak eztabaida piztu du udal taldeen artean, gainerako taldeek babestu duten bitartean.

Emakumeen eta gizonen Berdintasunerako Planak martxan daude eskualdeko udaletxe desberdinetan. Orokorrean, lau urteetarako proiektatzen dira plan horiek. Amurrion laugarrena onartu egin berri dute. Laudion, aldiz, hirugarrena osatzeko prozesua hasi berri da.

Amurrioko laugarren Berdintasun plana Bilduren ezezkoarekin onartu izanak eztabaida piztu du udal taldeen artean. EAJren arabera, jarrera horrekin ezezkoa ematen zaio lengoaia eta irudiaren erabilera sexistaren aurka egiteari edota kontratazioetan nahiz diru-laguntzetan berdintasuna bermatzeari. Oro har, genero kontzientziari ezezkoa ematen zaiola uste du EAJ-k.

Bilduk, bere aldetik, EAJren gobernu taldeak berdintasun politikak serio hartzen ez dituela salatu du. Berdintasun planaren alorrean lan egitea beharrezkoa ikusten badute ere, plana eraginkorra izateko behar den oinarririk gabe egin dela deritzote. Bilduren arabera, Amurrio berdintasun planik gabe egon da hamahiru hilabetez: “legegintzaldia amaitu eta lau hilabete beranduago korrika eta presaka, plan berria egin dute, baina ez dute diagnostikoa eguneratu”.

Oro har, Berdintasun Plana eratzeko prozesua desegokia izan dela uste dute Bildutik. Gainera, 2014an Berdintasun Sailaren partida handitu zela esan bazieten ere 54.000 eurotan geratu zela aipatu du koalizioak.

 

Laudioko hirugarren Berdintasun Planaren eratze prozesua martxan

 

Hirugarren Berdintasun Plana osatuko da Laudion. Horretarako, Emakundek eskaintzen dituen diru-laguntzak baliatuko dira. Guztira 360.000 bideratuko dituzte deialdi honetan. Laudioren kasuan, Planera bideratutako diruaren %75a ordainduko da, proiektu bakoitzeko ordainduko den 15.000 euroko gehiengoarekin.

Proiektua 2015eko abenduaren 15a baino lehenago bukatu behar da. Udaletxetik 2015-2019 bitarteko Berdintasun Planarekin batera egoeraren diagnosia aurkeztu da. 2011n onartu zen aurreko plana, 2014ko amaierara bitartekoa. Berria Elhuyar enpresak egingo du, 18.130 euroko kostuarekin.

Plana bost hilabete eta lau fasetan egitea aurreikusten dute. Lehenengo fasean, aurre lanketa egingo da, plana eratuko duen egitura osatuz, hiru lantaldetan bereizita. Lehenengoa talde eragilea izango da, berdintasun teknikaria, berdintasun zinegotzia eta enpresako ordezkari batek osatuta. Bigarren taldea berdintasun batzordea izango da. Aurrekoekin batera mugimendu asoziatiboak osatuko dute. Azkeneko taldea teknikari eta politikoekin eratutako foroa izango da.

Planaren bigarren fasean aurreko planaren ebaluazioa egingo da, lehenengo fasean osatutako hiru taldeak baliatuta. Ebaluazio eta diagnosi informea osatuko dute.

Hirugarren fasean Plan berriaren diseinua egingo da. Hiru taldeen lanarekin batera, banakako elkarrizketak egingo dira, eta internet bidez parte hartzeko aukera zabaldu.

Azkeneko fasean prozesua baloratu eta hirugarren plana sozializatuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide