Gure Esku Dago-ren giza katean parte hartzeko azkenengo deia

Ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea egingo du “Gure esku dago” egitasmoak, Durangotik Iruñeara. Aiaraldetik 1200 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta dagoeneko jarritako helburua bete dute.

Hori dela eta, autobus ugari antolatu dituzte, 20 baino gehiago: Laudio, Arespalditza, Artziniega, Arrankudiaga, Zollo, Okondo, Orozko, Amurrio eta Urduñatik atera dira. Leku batzuetan goizeko 08:00etan eta beste batzuetan 08:30ean.

Ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea egingo du “Gure esku dago” egitasmoak, Durangotik Iruñeara. Aiaraldetik 1200 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta dagoeneko jarritako helburua bete dute.

Hori dela eta, autobus ugari antolatu dituzte, 24 hain zuzen: Laudio, Arespalditza, Orozko, Arrankudiaga, Zollo, Okondo, Orozko, Amurrio eta Urduñatik atera dira. Leku batzuetan goizeko 08:00etan eta beste batzuetan 08:30ean.

Data hurbiltzen ari den heinean izena emateko aukerak murrizten ari dira. Dagoeneko, antolakuntzak iragarri du jaso duten eskaera uholdea dela eta ez dutela internet bitartez inskripziorik egingo.

Antolatzaileek azaldu dute horretarako bakoitzak bere herriko taldera jo beharko duela. Laudion asanblada irekia egingo dute gaur 19:00etan Lanbide Heziketa Eskolako Areto Nagusian, giza katearen nondik norakoak azaltzeko.

Hala eta guztiz ere bihar mahaia jarriko dute Herriko Plazan 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean eguerdian. Amurrion, aldiz, Amara plazan arituko dira gaur eta bihar 19:00etatik 21:00etara.

Izena eman dutenentzat antolakuntzak gida zabaldu du. Internet bitartez irakurri daiteke hemen. Antolatzaileek ez dute autoetan joatea gomendatzen. Izan ere, autobusek lehentasuna izango dute sartu eta irteteko, eta errepide estuak izanik gatazkak sor daitezke, bai eta antolakuntza arazoak ere. Gainera, giza katean parte hartu ahal izateko, metroa erosi beharko du gizabanako bakoitzak, bost eurotan baloratua.

Ekimenak urte bat bete du

“Gure esku dago” dinamikak urte bat bete du. Irungo Ficoban aurkeztu zenetik, herrietan eratzen eta indarrak biltzen hilabeteak igaro dituzte. Aiaraldean herri gehienetan sortu dira taldeak egitasmoa sustatzeko. Aurkezpenak ere aspaldi egin zituzten.

Euskal Herri mailako ekimena izango da, Durango eta Iruñea elkar loturiko herritarrez batuko dituena. Aiaraldearrek presentzia izango dute bertan. Hala ere, bizkaitarrak ala arabarrak izan, eskualdeko herriak puntu desberdinetara joan beharko dira. Lehenek hitzordua Legazpin duten bitartean, bigarrenak Ataunen elkartuko dira.

Ekimenaren bidez Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea defendatu nahi dute. Eztabaida lehenengo planora eraman nahi dute “Gure esku dago” dinamikaren kideek. Giza katearen planteamenduak horretan sakontzea du helburu, nola eta ahalik eta jende gehien biltzen.

50.000 lagun, 1.200 aiarar baino gehiago

Guztira 50.000 pertsona behar dira giza katea osatzeko. Horietatik 1.200 baino gehiago aiararrak izango dira, ibilbidearen 3 kilometro beteko dituztenak. Zehazki, 71, 72 eta 73 kilometroak egokitu zaizkio Aiarari, kilometro bakoitzeko 400 pertsona behar direlarik.

Eskualdeko taldeak hala erabakita, lehenengo bi kilometroak Orozkoko, Amurrioko eta Laudioko herritarrek beteko dituzte, azkenekoa eskualdeko gainontzeko herri txikiagoen esku utziz.

Urduñak, Arakaldok eta Arrankudiagak, aldiz, 110 pertsona inguru bildu beharko dituzte, Bizkaiko beste herri batzuekin batuko direnak Legazpin.

Giza katea eguerdiko 12:00etan egingo bada ere, hitzordua 11:00etarako dago zehaztuta. Izan ere, aurretik antolatu eta probak egin nahi dituzte. Ordu erdiz egongo dira elkarri lotuta Iruñea eta Durango batuko dituen giza katea eratzen.

Bukatutakoan, sei puntu desberdinetan antolatutako jai guneez gozatzeko beta izango da. Aiararrek Lazkaora joateko aukera izango dute.

Aiaraldeko “Gure esku dago “ekimenetik bertaratzeko deia luzatu dute. Haien ustez giza katea baliabide bat baino ez da, egin beharreko bide luzean. Gainera, erabakitzeko eskubidea herritarroi kendua izan zaien gauza sinple bat dela aldarrikatuta, orain arte politikarien eskuetan egon dena, etorkizuna eraikitzeko tresnen jabe egitearen alde agertu dira. Baita sentsibilitate hori zabaltzeko lanean jarraitzeko prestutasuna erakutsi ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide