Praktika, diskurtso eta esperientzia eraginkorrak "Euskararen etorkizuna Aiaraldean" gogoeta jardunaldietan

Erredakzioa 2016ko abe. 21a, 12:01

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak jardunaldiak antolatu ditu abenduaren 29an euskararen etorkizunari buruz gogoeta egiteko. Amurrioko Reforrean izango dira eta kontseilua osatzen duten 43 entitatek ezagutu nahi dituzte hainbat esparrutan eman diren esperientzia eraginkorrak. Horiek aintzat hartu nahi dituzte 2017tik aurrera jorratuko dituzten ildoak zehazteko, alegia.

Egitaraua hurrengoa izango da:

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak jardunaldiak antolatu ditu abenduaren 29an euskararen etorkizunari buruz gogoeta egiteko. Amurrioko Reforrean izango dira eta egitaraua hurrengoa izango da:

09:30ean Harrera eta gosaria

09:45ean Jardunaldien irekiera ekitaldia

Josune Irabien (Amurrioko alkatea)

Joseba Perez de Heredia (Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta

Kirol Saileko zuzendaria)

10:00etan “Euskararen egoera soziolinguistikoaren argazkia Aiaraldean” azterketaren aurkezpena

Ekhi Zubiria (Aztiker soziologia ikerguneko ikerketa koordinatzailea)

10:30ean “Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa”ren aurkezpena

Paul Bilbao (Protokoloaren sustatzaile taldeko kidea eta Kontseiluko idazkari nagusia)

11:00etan “Udalen euskalduntzetik herria euskalduntzera”

Maddi Gallastegi (UEMA, udalerri euskaldunen mankomunitateko teknikaria)

[ Atsedenaldia ]

11:30ean “Euskararen biziberritzerako esperientziak hezkuntza formalaren esparruan ”

Iñaki Eizmendi (EBETE, Euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak)

12:15ean “Oarso irriak: Herria bizitzen… gaur bihar izan dadin” bideoaren proiekzioa

12:30ean “Berbaro, Durango euskalgintzarako tresnak sortzen” ibilbidea

Maite Berriozabal (Durangoko Berbaro elkarteko zuzendaria)

13:00etan “Agurainen euskaraz bizi nahi dugulako, 75 ordu euskaraz” esperientzia

Asier Lafuente (Aguraingo Olbea euskara elkarteko kidea)

13:30ean “Baietz 40 egun euskaraz” Lasarteko esperientzia

Eestitxu Garmendia (Lasarteko euskararen maratoiko dinamizatzailea)

Naiara Mujika (Lasarteko Ttakun elkarteko kultura saileko arduraduna)

14:30ean Bazkaria Amurrioko Refor jatetxean

16:00ean “Euskararen normalizaziorako diskurtso eta praktikak, zer eta nola egin” mahai-ingurua

Estitxu Eizagirre (Argia astekariko zuzendaria)

Manex Agirre (Euskaltzalea eta kulturgilea)

Igor Elortza (Euskaltzalea eta kulturgilea)

Dinamizatzailea: Irati Mendiguren (Euskalgintza Kontseiluko kidea)

17:30ean “Aiaraldea euskaldun, nola baina?”

Hausnarketa dinamikak lantaldeetan, open-space dinamikak

18:30ean Jardunaldiaren amaiera

Izena ematea doakoa da

Jardunaldi irekiak diren arren, antolatzaileek eskatu dute parte-hartzea aldez aurretik jakinaraztea (azpiegiturak moldatu ahal izateko). Izena emateko azken eguna abenduaren 27a da.

Horretarako, interesdunek aiaraldekoeuskalgintza@gmail.com helbidera bidali beharko dute mezua, nor edo nortzuk parte hartuko duten azalduz eta bazkaltzera geratuko ote diren zehaztuz (Refor jatetxean izango da eta menuaren prezioa 11 eurokoa da).

Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da, horretarako izen-ematearekin batera adierazi beharko da haur kopurua, adina eta zein ordutegian baliatu nahi den zerbitzua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide