Hurrengo egunetan tenperaturak nabarmen jaitsiko direla iragarri dute

Erredakzioa 2017ko urt. 16a, 12:20
Gorobeleko hesi bat izoztuta./ Javier Ruiz Lili

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak zein AEMET estatuko meteorologia agentziak iragarri dute tenperaturak jaitsiko direla hurrengo egunotan.

AEMETek jakinarazi du Amurrion, adibidez, bihar tenperatura baxuena 0 gradukoa izango dela eta altuena 6 gradukoa. Asteazkenean -3 eta gradu bakarrean kokatu ditu tenperatura horiek eta ostegunean -6 eta 3 gradu artean.

Euskalmetek adierazi du bihar zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo dela. Goizean hodeiak gutxitu egingo dira eta tarteka hodeitsu geratuko da, antza. Elur-kota 1000 metro inguruan egongo da, baina goizaldean jaitsi eta 500 metrora kokatuko da, goizean itsas mailan. Tenperatura nabarmen edo asko jaitsiko denez izotz txiki-handia egingo du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide