Alea komunikazio proiektu arabarrak euskara hutsez gauzatzen du bere jarduera paperean zein interneten eta erreferentzia sendotu nahi du herrialdean. Hori lortzeko herritarren eta euskal komunitatearen laguntza eta babesa behar du eta, ondorioz, kide gehiago elkartu nahi du. Bideoaren bitartez azaldu du nola lagundu dezaketen interesdunek proiektua handitu dadin.