Lan eskaintza: itzultzaile lan-poltsa ireki du Aiaraldea Komunikazio Leihoak

Erredakzioa 2017ko ots. 14a, 12:59

Aiaraldea Komunikazio Leihoak itzultzaile lan-poltsa osatu nahi du.

ESKATZEN DUGU:

  •  Lizentziaduna izatea itzulpengintzan, filologian edo kazetaritzan.
  •  Hizkuntzak: euskara eta gaztelania ezagutza handia.
  •  Sarrerako probaldia gainditzea.

    
BALORATUKO DUGU:

  •  Ordenagailuz lagundutako tresnak (Wordfast, Trados…) erabiltzen jakitea.
  •  Itzulpen-lanetan esperientzia izatea.
  •  Zinpeko itzultzailea izatea.
  •  Kazetaritzan esperientzia izatea.
  •  Aiaraldean jaio edo bizi izatea.
  •  Beste hizkuntza batzuk jakitea.
  •  Administrazioko eta marketineko ezagutzak eta esperientzia.
  •  Proiektuarekiko atxikimendua.
  •  Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.


Interesatuta bazaude, bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna otsailak 23 baino lehen lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide