Martxoaren 5ean izango da Artziniegako Mendi Ibilaldiaren VIII. edizioa

Txabi Alvarado Bañares 2017ko ots. 20a, 07:30
2015eko edizioaren irudi bat. Argazkia: aiaraldea.eus

Izen ematea doakoa izango da eta egunean bertan egin ahalko da.

Datorren martxoaren 5ean (igandea) izango da Artziniegako Mendi Ibilaldia, Ganzorrotz Mendi Taldearen eskutik. Duela zortzi urte egin zen martxa hori lehenbizikoz, Jose Maria Yarritu mendizalearen omenez.

Urtero bezala, bi ibilbide egongo dira. Txikia 12 kilometrokoa izango da eta 9:30etan hasiko da. Handia, aldiz, 23 kilometrokoa izango da eta 8:00etan hasiko da. Artziniegako frontoitik abiatuko dira biak.

Izen ematea, doakoa
Izen ematea doakoa da eta hemen klikatuta egin daiteke. Egunean bertan ere egongo da aukera inskripzioa egiteko, 7:00etatik 7:45etara ibilbide luzerako eta 8:30etatik 9:15etara laburrerako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide