Apirilaren 21era arte egongo da Amurrioko Jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea

Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 12:44
Amurrioko Jaien hasierako artxibo irudi bat. Argazkia: aiaraldea.eus

Bi lehiaketa egongo dira: helduena eta haurrena.

Aurkeztu dituzte Amurrioko Jaietako kartel lehiaketarako oinarriak. Apirilaren 3an irekiko da lanak entregatzeko epea eta 21ean itxiko da. Kultur Etxean entregatu beharko dira kartelak. Sari banaketa maiatzaren 12an izango da, Bañueta kiroldegian.

Udaletik jakinarazi dute “diseinu munduko hiru pertsonek” osatuko dutela epaimahaia. Saria bakarra izango da: 800 eurokoa. Sari hori irabazten duen lana izango da aurtengo Amurrioko Jaietako kartel ofiziala.

Haurrentzako lehiaketa
Bigarren lehiaketa bat ere prestatu du udalak, haurrei zuzendutakoa. 2003 urtean edo beranduago jaiotako edozein umek hartu ahal izango du parte. Berdinak izango dira lanak aurkezteko epeak eta epaimahaia. Sarietan egongo da aldaketa: Eskolarako materialak erosteko 60 euro emango zaizkio irabazleari eta 30 euroko bi accesit egongo dira.

Hemen behean klikatuta jaitsi daitezke bi lehiaketetako oinarriak PDF formatuan:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide