Kultur sorkuntza Aiaraldean

Azorín saria irabazi du Espido Freire idazleak

Erredakzioa 2017ko mar. 6a, 07:00
Espido Freire./ Diario.es

Errusiako azken tsarinaren bizitza du hizpide Freireren eleberriak.

“Azorín” saria irabazi du Espido Freire idazle laudioarrak, "Llamadme Alejandra" eleberriagatik. Alacanteko Diputazioak  eman dio saria, Planeta argitaletxearekin elkarlanean.

Errusiako azken tsarinaren bizitza du hizpide Freireren eleberriak. Liburu ugari plazaratu du idazleak. Ez ditu soilik nobelak idatzi; umeentzako literatura, poesia edota saiakera ere jorratu ditu. 25 urte zituela Planeta saria irabazi zuen. Aitortza hori jaso duen idazle gazteena da idazle laudioarra.

Bilbon jaio arren, Laudion hazi eta hezi zen Freire. Hala ere, aspaldi bizi da Madrilen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide