"Uztaberria" deitu diote Erriberako ekoizleak eta euskalgintza indartzea helburu dituen Errigorako udaberriko kanpainari. "Eskutik eskura, baratzetik sukaldera" hurbiltzea produktuak da asmoa. Hala, martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango da, euskaraz etiketatuta eta jatorrizko prezioan.
Aiaraldea Komunikazio Leihoak ere egin du bat ekimenarekin. Horrez gain, Amurrion, Laudion, Okondon, Orozkon eta Urduñan ere egongo da erosketa egiteko aukera. Eskaerak jakinarazteko bi modu daude: www.errigora.eus atarian apuntatzea edo salmenta puntuetara bertaratzea.
Errigorako produktuen salmenta guneak
LAUDIO
- Aiaraldea Komunikazio Leihoaren bulegoa
- Berbots euskaltegia (AEK)
- Laudio Ikastola
- Arrañope
- Eska tailerra
AMURRIO
- AEK
- Aresketa Ikastola
- Txokogorri
URDUÑA
- Herri eskola
- Mugalde
OROZKO
- Ezpelabarri
- Ikusi Makusi
OKONDO
- El meson taberna