Hainbat hautetsik babestuko dute Gure Esku Dago Saraubeko Mahaian

Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 07:20
Amurrion Gure Esku Dagok eginiko ekitaldi baten irudia. Argazkia: aiaraldea.eus

Aiaraldeko Gure Esku Dago taldeak ekitaldia egingo du Saraubeko Mahaian apirilaren 1ean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestua irakurriko dute herri galdeketak sustatzeko. Eskualdeko hainbat hautetsik babestuko dute egitasmoa.

Apirilaren 1ean 12:00etan izango da manifestuaren irakurketa Saraubeko Mahaian. Amurriotik autobusak jarriko dituzte ekitaldian parte hartzeko.

13:30ean Anjel Oiarbidek hartuko du hitza Amurrioko plazan, eta 15:00etan herri bazkaria antolatuko dute.

Partaidetza zabala
Gure Esku Dagok eskualdeko hainbat eragileren laguntza jaso nahi du: sindikatuak, kirol klubak, elkarteak... Horregatik zabaldu dute deia, jendeak parte har dezan.

Egitasmoaren oinarri ideologikoak hurrengoak izango dira:

-  "Euskal Herria nazio naturala da".

-  "Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du".

-  "Euskal herritarrok dugu erabakitzeko eskubidea".

-  "Eskubide demokratiko unibertsala denez, Euskal Herrian ere nazioarteko eskubide horren aldeko eskaera egiten dugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide