Bertso-barnetegia antolatuko dute berriro Aste Santuan

Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 09:03

Aiarako, Amurrioko, Laudioko, Urduñako eta Artziniegako Udalek Lehen Hezkuntzako umeei eskainiko diete aukera Aste Santuan Espejoko bertso-barnetegian egoteko.

 

 

Barnetegia apirilaren 18tik 20ra bitartean izango da Espejon, hau d,a asteartean hasi eta ostegunean bukatuko da. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatu du egitasmoa. Adierazi dutenez, plazak erreserbatuko dituzte jendeak izena eman ahala.

Prezioari dagokionez bi tarifa bereizi dituzte. Erroldatuta daudenentzat 45 euro balioko du jarduerak, eta 80 euro erroldatu gabeentzat.

Dirua hurrengo kontuetan sartu beharra dago martxoaren 24an baino lehen:

  • Amurrio, Aiara, Artziniega, Urduña: ES74 3035 0012 74 0120025862
  • Laudio: ES07 3035 0045 22 0450037098

Horrez gain, izena emateko orria bete behar da, baita osasun txartelaren kopia  eta ordainagiria eman ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide