Xabier Madariagak aurkezten duen saioaren 10. atala emango dute gaur, eta hizpidea kirol egokitua izango da.
Horrela, jaiotzaz edo istripu baten ondorioz, aniztasun funtzionala duten kirolariekin mintzatu dira "Ur Handitan" saioan. Horregatik jo dute Laudiora Maialen Solaunekin eta Orozkora Ione Basterrarekin egoteko.
Maialen Solaun goalball jokalaria da Gasteizko Itxaropena taldean. Ione Basterra, aldiz, handbikeko Europako Txapelduna da.

Maialen Solauni eginiko elkarrizketaren bideoa: