Oinkariak triatloi taldea denboraldi berriari ekiteko prest, eta lehenengo aldiz emakumeak arituko dira

Txabi Alvarado Bañares 2017ko mar. 20a, 07:00
Taldeko kideak, Maroñono urtegian eginiko aurkezpenean. Argazkia: Oinkariak Tritaloi Taldea

Aurten bi emakumezko estreinatuko dira taldean.

Maroñoko urtegian bildu dira Oinkariak triatloi taldeko kideak asteburuan, aurtengo denboraldiaren aurkezpen argazkia egiteko. Kadete mailatik Beterano 2 mailara arteko kirolariak biltzen ditu Oinkariakek.

“Kategoriako lehenengo postuak lehiatzen dituztenak daude, baita probak ondo amaitzera joaten direnak ere”, adierazi dute taldeko kideek, eta azpimarratu dute aurten bi emakumezko estreinatuko direla taldean, “lehenbiziko aldiz”.

Talde bakarra eskualdean
Triatloietarako entrenatzera bideratutako Aiaraldeko talde bakarra da Oinkariak.  Laudio, Amurrio, Orozko, Urduña eta Luiaondoko kirolariak daude bertan.

Taldeko kideek azaldu dute prest daudela “kirol oso eta dibertigarri honetan” hasi nahi duen orori laguntzeko, “entrenamenduetan lagunduaz edota behar den materialaren gaineko aholkuak emanez”. Facebook bidez edota atletismoinkariaktriatlon@gmail.com helbide elektronikoa baliatuta kontaktatu daiteke taldeko kideekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide