Igandera arte egongo da Liburu Azoka Laudion eta Amurriora mugituko da gero

Txabi Alvarado Bañares 2017ko mar. 21a, 18:51
Lamuza Plazan jarri dute azoka. Argazkia: aiaraldea.eus

Euskal Herriko hainbat argitaletxek plazaratutako liburu eta diskoak topatu daitezke azoka.

Urteroko ohiturari jarraiki, iragan ostiralean iritsi zen Liburu Azoka Laudiora. Astebete egongo da herrian, martxoaren 26ra arte (ostirala). Bertan topatu ahal izango dira Euskal Herriko zenbait argitaletxek kaleratutako azken liburu eta diskoak. Zenbait idazle egongo dira baita. Jose Luis Urrutiak hitzaldia eskainiko du bihar (martxoak 22). Liburutegian izango da zita, 19:30ean. Apirilaren 4an, berriz, Amurrio bisitatuko du idazle bilbotarrak.

Miren Palacio, Xabier Abasolo eta Inma Roiz idazleak ostegunean (martxoak 25) gerturatuko dira azokara, euren liburuen aleak sinatzera.

Erakusketa bat ikusteko aukera ere egongo da azokan, Guda Zibila baino lehen idatzitako euskal poesiari buruzkoa.

Amurrion apirilean
Amurrion, aldiz, apirilaren 4tik 17ra bitartean egongo da azoka, Guk paselakuan. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide