Laudioko hainbat boluntario joango dira apirilaren 8tik 16ra Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara. Arene Erraztik azaldu duenez, Aste Santuaren bueltan egingo dute bidaia, eta laguntzea da asmoa. Sahara eutsi erakundeak osatu du brigada. Besteak beste, konpresak, pixoihalak, botikak edota janaria erosi eta eramateko konpromisoa hartu dute. Ekonomikoki lagundu nahi duen ororentzat kontu korrontea zabaldu dute Laboral Kutxan: 3035 0045 26 0450079247.