70.000 euro baino gehiago aurreztuko dituzte udalek urteko, Energiaren Behatokiari esker

Erredakzioa 2017ko mar. 31a, 09:00
Arrankudiaga-Zolloko alkatea den Itziar Duoandikoetxeak hartu zuen hitza aurkezpenean. Argazkia: Udaltalde21

Urduña, Arrankudiaga-Zollon eta Nerboi-ibaizabaleko beste bost udalerrietan jarri dute abian behatokia.

Atzo aurkeztu zuten Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Energiaren Behatokia. Arrankudiaga-Zolloko alkateak hartu zuen parte aurkezpenean.

Plataforma informatiko bat da behatokia eta aurreztea da bere helburua, hiru zentzutan: kontsumo energetikoan, faktura energetikoaren gastuan, eta berotegi efektuko gasen isurian. Horretarako informazio “fidagarri eta kalitatezkoa” eskainiko die behatokiak udal-arduradunei,  “energiaren kudeaketa planifikatzeko”.

Webgune bat ere izango du behatokiak, “energiari buruzko informazioa emateko eta herritarren artean aurrezki energetikoa sustatzeko”.

Urduña eta Arrankudiagan-Zollon
Momentuz zazpi dira zerbitzu hori baliatuko duten udalerriak: Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio.  Plataformari esker urteko 70.000 euro baino gehiago aurreztea aurreikusi dute proiektuaren sustatzaileek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide