Ehun ordezkari politiko baino gehiago elkartu ditu Sarauben Gure Esku Dagok herri galdeketak sustatzeko

Erredakzioa 2017ko api. 1a, 15:20

Saraubeko Mahaian 100 ordezkari politiko baino gehiago bildu dira gaur eguerdian; zinegotziak, legebiltzarkideak, alkateak, batzarkideak... Gure Esku Dagok deituta. Plataformaren asmoa da herri galdeketak antolatzea erabakitzeko eskubidearen alde.

EAJ, EH Bildu, Okondo Aurrera, Podemos/Ahal Dugu, Orain Amurrio, Amurrio Guk Bai eta Omnia alderdietako ordezkariek sinatu dute Saraubeko manifestua erabakitzeko eskubidearen alde.

Ekitaldiaren ostean Amurrioko Juan Urrutia plazan jarduera irekia gauzatu dute eta Anjel Oiarbidek (Gure Esku Dagoren bozeramaileak) hartu du hitza. Horrez gain, Juan Jose Ibarretxek mezua zabaldu du audio fitxategi baten bitartez.

Argazkiak: Aitor Burgoa, Txabi Alvarado, Fontso Larrazabal, Aitor Aspuru

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide