Iñigo Gomez Unzueta, Sergio Tato, Josune Irabien, Idoia Aginako, Itziar Duoandikoetxea, Ander Añibarro, Josu San Pedro, Gentza Alamillo eta Jabi Asurmendi elkartu dira gaur eguerdian babesa emateko Natxo Urkixo Laudioko alkateari.
Artziniegako, Okondoko, Amurrioko, Urduñako, Arrankudiaga-Zolloko, Orozkoko, Aiarako eta Arakaldoko alkateek eta Aiarako Koadrillako presidenteak salatu nahi izan dute Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren jarrera, alkatearen aurka jotzeagatik eta jarritako helegiteei erantzun ez izanagatik.
Euskal Herria ez da existitzen, Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren ustez
Aiaraldeko ordezkariek nabarmendu dute espainiar ikurra jartzea agintzen zuen epaia bete duela Laudioko Udalak eta, aldi berean, kritikatu dute Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren salaketa ez dela legeetan oinarritzen, baizik eta iritzi politikotan. Izan ere, testuak Euskal Herriko existentzia ukatzen du, besteak beste.