Aratz Garmendiak MMA teknikak erakutsiko ditu eta Kerman Lejarragak boxeoa landuko du. Ikastaroan parte hartzeko Euskal Herria-Eskozia borrokaldirako sarrera erosi beharko dute interesdunek. Izan ere, Aratz Garmendia borrokatuko da gau-ekitaldian.
Sarrerak eskuratzeko antolatzaileen facebook orria jarrai daiteke.
Asteburuan biak Marbellan
Apirilaren 15ean Aratz Garmendia eta Kerman Lejarraga Marbellan lehiatuko dira "Chato" Benitezen omenaldian. Boxeolari andaluziarrak ringa utzi behar izan du, berez, koman egon zen egun batzuk BEC-en "Chatarrero"-ren aurka Espainiako Txapelketa galdu ostean.
Kerman Lejarragaren azkenengo borroka izango da Europan Estatu Batuetara joan baino lehen.