Ander Gonzalezek Iza Okindegian grabatu zuen atzo Orozkon. Berez, proiektu berria abiatu du ETB2n; "Historias abocadas". Saio horretan tradizioa jarraitzen duten pertsonei buruzko istorioak jasoko ditu eta horretarako hainbat herri bisitatzen ari da.
Iza Okindegiak 60 urte ditu eta oraingoa da bertan lan egiten duen hirugarren belaunaldia. Hori azaldu zion negozioaren arduraduna den Aida Fuentes Izak Ander Gonzalezi.
Aidak okindegiaren ardura hartu behar izan zuen bere ama hil zenean. Hasieran galduta zegoenez, trebakuntza jaso du hobetzeko eta bere bizipenak aipatu zizkion sukaldariari aurkezleari.
Gainera, Ander Gonzalez Orozkoko herritar gehiagorekin egon zen, Gervasio Rotaetxe ahuntzainarekin, Koldo San Pedro garrafazalearekin eta Juanjo Bengoetxearekin, elurzuloei buruz mintzatzeko. Horrez gain, Felix Mugurutza historialaria ere elkarrizketatu zuen gaztainaren garrantzi historikoaren berri emateko, bere gurasoen aldetiko familia biak, kirikiño-hesietako lanetan ibiliak zirelako.