Danbor hotsak eta barraskiloak, San Prudentzioren bezperako osagai

Erredakzioa 2017ko api. 27a, 11:18

Laudioko danborradaren artxibo irudi bat. / aiaraldea.eus

Amurrio eta Laudion gaur egingo dute danborrada. Aiaran eta Okondon, aldiz, bihar.

San Prudentzioren bezpera gaur. Ohiturei jarraiki, danborradak egingo dira Aiaraldeko hainbat herritan.

Amurrion, esaterako, 15:30ean izango da txikien danborrada, eta 20:00etan, berriz, orokorra. Jarraian egingo dute barraskilo jana.

Laudioko danborrada, berriz, 17:30ean izango da, herriko plazatik abiatuta. Ondoren, tailerrak eta disko-festa egongo dira, toki berean. Gau partean, aldiz, Rakatapla taldeko kideak aterako dira kalera.

Aiaran, aldiz, bihar egingo dute haurren danborrada, eguerdiko ordubatetan, jaien testuinguruan. Okondon ere bihar egingo dute, eguerdiko hamabietan.

Barraskilo jana
Apirilaren 30ean 9:00etatik 12:30era egongo da Laudioko herriko plazan kazolatxoak dastatzeko aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide