Bi txanda egongo dira, adinaren arabera. Lehenengoa 2003 eta 2005 urte bitartean jaiotakoentzat izango da ekainaren 26tik 30era arte.
90 euro ordainduko beharko dituzte eta espeleologia, arroilen jaitsiera, tirolina, rappela, eskalada, eta kayak egingo dute, besteak beste.
Bigarren txanda, ordea, uztailaren 3an hasi eta 7an amaituko da. 2000 eta 2002 urte bitartean jaiotako gazteek eman dezakete izena eta 95 euro balioko ditu. Espeleologia, zubi saltoa, orientazioa, windsurf... praktikatuko dute eta gaua egingo dute Ziortza-Beitiako aterpetxean.
Udalen gazteria sailetan eska dezakete interesdunek informazio gehiago.