Eskola jantokiak, bonbardaketak eta txakolina hizpide biharko hamabostekarian

Erredakzioa 2017ko mai. 9a, 21:59
Gaur arratsaldean bidali da egunkaria inprentara. / aiaraldea.eus

Ohikoan baino zortzi orri luzeagoa izango da, txakolinari buruzko gehigarri bat izango baitu.

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. 69. zenbakia izango da, baina bigarrena diseinu eta eduki planteamendu berrira salto egin zenetik.

Hainbat gai jorratuko ditu hamabostekariak. Lau orriko erreportaje sakona egongo da eskola jantokien inguruan. Beste artikulu mamitsu bat ere izango du hamabostekariak, Arrankudiaga-Zollon Guda Zibilean jazotako bonbardaketen ingurukoa. Auzokideen zuzeneko bizipenak entzuteko parada izango du irakurleak.

Umeen txokoa
Elkarrizketak, gaurkotasunari lotutako albisteak eta beste hainbat eduki topatu ahal izango dira baita hamabostekariko orrietan. Ez da faltako ezta haurrei zuzendutako AiaraldeaTxiki gehigarria, hainbat joko hezitzailez osatutakoa. Baina egunkaria ez da ohiko 24 orritara mugatuko. Beste zortzi gehituko zaizkio, eskualdeko txakolin uztaren inguruko gehigarri berezia izango duelako.
 
Bihar eguerdian iritsiko dira hamabostekariaren aleak eskualdera, eta jarraian ekingo diote Aiaraldea hedabideko kideek banaketa egiteari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide