Babestutako edukiak

Enkarki, mota askotako makina eta tresneria alokatu edo erosteko erreferentziazko gunea

Erredakzioa 2018ko eka. 8a, 12:08

Laudioko Industrigunean du pabilioia Enkarkik. / Enkarki.net

Duela 10 urte sortu zen Enkarki enpresa. Egun Laudioko Industrigunean du egoitza.

Merezi du makina edo tresna oso garesti bat erostea, behin bakarrik edo oso une puntualetan soilik erabiliko bada? Galdera horri erantzuna emateko sortu zen Enkarki duela 10 urte. Mota askotako makinak alokatzeko aukera eskaintzen du enpresa aiaraldearrak: industrialak,eraikuntzan baliatzekoak, lorezaintzarako makinak, garbiketa aparatuak eta ekitaldiak bermatzeko  azpiegiturak.

Dituzten tresnen artean bat nabarmendu nahi izan dute Enkarkiko kideek: plataforma jasotzaileak. “Hainbat erabilera eman ahal zaie, sektore askotan”, azaldu dute.

Makinen salmenta
Alokatu soilik ez, makinak saldu ere egiten dituzte Enkarkin. “Instalazio berriak” izeneko salmenta puntua atondu dute horretarako. “Tamaina txiki eta ertaineko makinaria eskaintzen dugu: lorezaintza makinak, garbiketakoak, brikolajekoak... tresna horiek behar dituzte erregai eta materialak ere ditugu salgai”, azaldu dute. Azken nobedadeak dituzte eskura, eta momentuan ez duten makina bat behar izanez gero eskatu egiten dute, ahalik eta lasterren izateko.

Horrez gain, makina ia prestatuak eta erabiliak ere saltzen dituzte. Behin makina salduta, baina, ez dira bezeroaz ahazten: eskura dituzte tresnak behar dituen ordezko piezak eta arreta zerbitzua eskaintzen dituzte, erositako makinarekin egon daitezkeen arazo eta dudak konpontzeko.

Egoitza Laudion
Hasieran Amurrion zuen egoitza Enkarkik, baina duela bost urte Laudioko Industriagunera bertaratu ziren, “merkatua handitzeko asmoz”. Gaur egun bertan dute pabilioia, Arza poligonoan. Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 18:00etara dute arreta zerbitzua. Ostiralean, aldiz, 14:00etan ixten dute.

Enkarki.net webgunean topatu daiteke eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruko informazio gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide