AP-68ko bono soziala Aiaraldera zabaldu daitekeen aztertzea eskatu diote Batzar Nagusiek Foru Aldundiari, aho batez

Txabi Alvarado Bañares 2018ko uzt. 21a, 09:00

Babes nabarmena du bono sozial hori Aiaraldetik Bilbora doazen herritarrei ere aplikatzearen aldeko aldarriak. / Aiaraldea.eus

AP-68 autobidearen titulartasuna Arabara pasatzea ere eskatu diote Espainiako Gobernuari. 

Mozio bat aurkeztu zuen Talde Mistoa-Orain Araba taldeak iragan ostiralean Batzar Nagusietan. Erdibideko zuzenketa plazaratu zuten gero talde politiko guztiek, eta aho batez onartu zuten mozio berria.

Hiru eskaera jasotzen ditu proposamen bateratuak. Alde batetik, AP-68 autobidearen titulartasuna Arabara pasatzea eskatu diote Batzar Nagusietako taldeek Espainiako Gobernuari. Horrez gain, EAEko ordainsariak politika bateratzearen alde lan egiten jarraitzeko konpromisoan berretsi dira taldeak.

Hirugarren puntuak zuzenean eragiten dio Aiaraldeari, honakoa eskatzen baitio Arabako Foru Aldundiari: “AP-68ko bono-sozialaren eredua Laudio inguruko erabiltzaile arabarrei ere zabaltzeak ekarriko lukeen kostu ekonomikoaren inguruko ikerketa egitea”.

Instituzioetatik harago, babes nabarmena izan du bono soziala Aiaraldetik Bilbora doazen herritarrei aplikatzearen aldeko aldarriak. Herritar batek horren aldeko sinadurak biltzeari ekin zion duela hiru aste, eta 1.500 baino gehiago bildu ditu dagoeneko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide