Zabor-bilketa zerbitzuak greba egingo du Urduñan, Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon urtarrilaren 2an eta 3an

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 1a, 06:29

Gutxieneko zerbitzuak mantenduko dira./ Aiaraldea.eus

Abenduak lau eguneko lanuztean izan eta gero, Nerbioi-Ibaizabaleko zabor-bilketa zerbitzuko lankideak berriz ariko dira greban, Enviser enpresarekin desadostasunak direla medio.

Zabor-bilketa zerbitzuko langileentzako greba deialdia egin dute Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen urtarrilaren 2an eta 3an Enviser Servicios Medioambientales enpresak.

Beraz, material organikoak, kartoiak eta paper hondakinak ez dira bilduko. Udalak hondakin horiek edukiontzietan ez uzteko eskatu die biztanleei “infekzio eta zikinkeria guneka saihesteko”, ohar batean azaldu bezala.

Dena den, errefusaren bilketa-zerbitzuan gutxieneko zerbitzuak mantenduko direla argitu nahi izan du tokiko erakundeak; ohiko lekuetan jasoko da urtarrilaren 2an, baina 3an nagusien egoitzan eta anbulatorioan bilduko dira.

Bi greba egun hauek abenduaren 9an eta 10ean, eta abenduaren 26an eta 27an izandakoetara gehitzen dira, langileen eta enpresaren arteko desadostasunak direla medio. Udalak, bere partetik, “irtenbideak adosteko bideak errazten” saiatuko dela esan du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide