IKASLEAK KONFINAMENDUAN

Ikasleen bizipenak eta aldarrikapenak biltzeari ekin diote

Txabi Alvarado Bañares 2020ko api. 20a, 07:00

Aiaraldeko ikasleen bizipenak biltzeari ekin diote Ikasle.garraxia ekimeneko kideek. Bideo bat plazaratu dute ikasle moduan dituzten kezka eta aldarriak plazaratzeko. "Hezkuntza sistemak ez gaitu inoiz erdigunean jarri, baina krisi honek askoz ageriagoan utzi du hori", salatu dute. 

Hainbat gauza jarri dituzte mahai gainean. Metodologia falta da horietako bat. "Irakasleak txapa osoa botatzen du bideo dei bidez eta ez dago taldean aritzeko aukerarik. Gainera, normalean baino lan gehiuago bidaltzen digute, denbora libre gehiago izango bagenu bezala. Hainbat gauzetan parte hartu ahal izatea mugatzen digu horrek, horren garrantzitsuak diren zaintza sareetan kasu". 

Horrez gain, nabarmendu dute ikasle guztiek ez dituztela ikasketak jarraitzeko baliabide berdinak, Interneterako konexio egokia kasu. "Ikasleen arteko ezberdintasunak aregotzen ditu horrek". 

Horregatik guztiagatik jarri dute ekimena abian. Euren burua grabatu eta bideoa bidaltzeko deia luzatu diete eskualdeko ikasleei,  euren bizipen eta aldarrikapenak partekatzeko. Posta elektroniko bidez (aiaraldekoikaslegarraxia@gmail.com helbidera) edota 688895288 telefonora bidali daitezke mezuak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide