Osasun sistema publikoaren egoera salatu dute Osakidetzako atarietan

Erredakzioa 2020ko ira. 18a, 16:07

"Segurtasun gehiago lanpostuetan" eta kontratazio gehiago eskatu dituzte, besteak beste. Orozkon, Urduñan, Amurrion eta Laudion egin dituzte elkarretaratzeak, Euskal Herriko deialdiari jarraiki.

Elkarretaratzeak deitu dituzte SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek gaur eguerdian EAEko lehen arretako zentro guztietan. Aiaraldeko hainbat herritan egin dituzte mobilizazioak: Orozkon, Urduñan, Amurrion eta Laudion.

"Kalitatezko osasun publikoa eta langileen eskubideak" defendatzea izan da deialdiaren xedea, baina lehen pausoa baino ez da izan: irailaren 25ean ospitale guztietan mobilizatuko dira, eta urriaren 3an -larunbata- manifestazioa egingo dute Bilbon, 12:00etan. 

Argazkiak: Begoña Cosgaya, Samu Pasandin, Antonio Muñoz eta Roberto Arribas

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide