"Kriminalizazio gutxiago eta osasun baliabide gehiago" eskatu dituzte gazteek

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko aza. 1a, 21:32

Amurrion eta Laudion mobilizazioak egin dituzte gazteek, osasun baliabide gehiago eskatzeko. 

Amurrioko plazatik abiatu zen atzo gazteen kriminalizazioaren aurkako mobilizazioa. Izan ere, "segurtasuna bermatzeko" poliziaren presentzia nabarmen handitu da azken aldian herriko kaleetan; ez, ordea, osasun baliabideak. Horregatik, "Utzi gazteak kriminalizatzeari, pandemiari aurre egiteko benetako neurriak behar ditugu" lemapean egin zuten atzoko mobilizazioa Amurrion. 19:30ean hasi zen protesta, eta Frontoi kaletik igarota zeharkatu zuten gazteek herrigunea. Hala, parkean bukatu zuten ekimena, zaintza erdigunean jartzeko beharra azpimarratuta.

Laudion, berriz, igande eguerdian egin dute elkarretaratzea. Alberto Acero plazan jarri dute hitzordua, eta "Kaleak denonak dira", "Osasun publikoa indartu", "Utzi gazteak kriminalizatzeari"  edota "Hemen bizi, hemen erabaki" gisako leloak izan dira protagonista.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide