Euskararen normalizazioa Aiaraldean

Zuzeneko emanaldia egingo du bihar Aiaraldea Komunikabideak Euskararen Egunean

Erredakzioa 2022ko eka. 3a, 17:50
11:00etatik 13:00etara izango da zuzeneko emisioa. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Komunikabidea Luiaondon egongo da bihar Aiaraldeko Euskararen Egunean aktiboki parte hartzeko. Bi orduko zuzeneko emankizuna egingo du, egunaren nondik norakoak jasotzeaz gain.

Egun osoko egitarau oparoa prestatu du biharko Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Luiaondon, Aiaraldeko Euskararen Eguna ospatzeko. Prestaketa abiatu dute jadanik, Aiarako herririk populatuenak mota ugariko jarduerak hartuko baititu, guztiak euskaraz: saskibaloi eta futbol aretoko partidak, umeentzako ekintzak, herri bazkaria, antzerkia, musika estilo anitzeko kontzertuak, kultura azoka... Hemen ikus daiteke eskaintza osoa. 

Gertatzen denaren jarraipena egiteaz gain, Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko emanaldiarekin ere egingo du ekarpena bihar. Txoritegian atonduko dute zuzeneko platoa 11:00etatik 13:00ak arte. Izan ere, 13:00etan abiatuko dute eguneko ekitaldia.

Komunikabidearen mikrofonoen eta kamaren aurretik igaroko dira eskualdeko eta euskalgintzako antolatzaileak eta ordezkariak eta Mikel Martinez antzezlea ere, bera baita eguerdian taularatuko den Tabernaria' antzezlanaren protagonista.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide