Tubacexeko grebalariei aitortza egin diete Los Chikos del Maiz rapeatzaileek

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko urr. 13a, 16:10

Nomadas abestia kaleratu du Los Chikos del Maiz bikote valentziarrak, bere azken lanaren bigarren aurrerapen kanta. Tubacexeko grebalariei aitortza egin diete hitzetan.

"Metaleko edo Tubacexeko grebengatik, borroka eginez garaitu daitekeela frogatzen dutenak". Esaldi horrekin omendu ditu Los Chikos del Maiz bikoteak Tubacexeko grebalariak. Nomadas abestiaren hitzetan egin diete aitortza Aiaraldeko langileei. Aurki kaleratuko duten Yes, future disko berriko bigarren aurrerapen kanta da honakoa, Ecos de un futuro pasado kantaren atzetik. 

Itxaropenari egindako kanta da Nomadas. Hori dela eta, 150 kaleratzeren aurka 238 egunez luzatu zen Tubacexeko borroka historikoa ekarri dute gogora. Grebak iraun bitartean ere bikote valentziarrak hainbat elkartasun ekimen babestu zituen Aiaraldeko grebalarien alde. Esaterako, erresistentzia kutxan ekarpena egitea eskatu zieten euren jarraitzaileei. Horrez gain, elkartasun zozketa bat ere antolatu zuten, etekin ekonomiko guztia greba babestera bideratuz:

Ez da hori Nomadak abestian Euskal Herriari egindako erreferentzia bakarra; Altsasuko gazteei ere egin diete keinua, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide