Garraio publikoaren tarifak eta BAT txarteleko deskontua dauden moduan utziko ditu Arabako Foru Aldundiak 2023an

Aitor Aspuru Saez 2022ko aza. 23a, 18:00
Garraio sistema publikoaren erabiltzaile kopurua biderkatu nahi du Arabako Foru Aldundiak.

Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuen aurkezpenaren barruan eman dute erabakiaren berri.

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du 2023an ez dituela garraio publikoaren tarifak garestituko, "Arabako familien ekonomia arintzeko eta garraio publikoa sustatzeko". Horrez gain, BAT txartela baliatzen duten erabiltzaileei %50erainoko deskontuak ezartzea aurreikusi du erakundeak, ohiko bidaiariak saritzen dituen deskontu sistema progresibo bat ezarri arte. 2023an ezarri nahi dute sistema hori.

Gauzak horrela, hurrengo urterako 6,3 milioi euro bideratuko dituzte Alavabus eta Eskualdeko Garraio Lineak finantzatzeko, aurtengo aurrekontua baino %85 gehiago. Aldundiaren ustez, neurri horiekin garraio publikoaren erabilera sustatuko dute. Izan ere, aurten, Alavabusen lineetan, irailean eta urrian, %50eko deskontua aplikatu den bi hilabeteetan, bidaiarien igoera %25ekoa izan da 2021eko aldi berarekin alderatuta, eta %10ekoa 2019ko zifra errekorrekin alderatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide