Mugarriak 2022 urtekaria, kalean

Erredakzioa 2023ko urt. 2a, 17:33

134 orriko doako liburu batean bildu ditu Aiaraldea Komunikabideak 2022an jazotako gertakari esanguratsuenei buruzko kronologia, artikulu, iritzi zutabe eta erreportajeak. Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideek etxean jaso ahalko dute argitalpena, 688 84 81 52 telefono zenbakira mezua bidalita Whatsapp edo Telegram bidez. 

Azken urteetako jarduerari jarraiki, Mugarriak 2022 urtekaria plazaratu du Aiaraldea Komunikabideak. 134 orriko argitalpena da, eta dagoeneko eskuratu daiteke eskualdeko kale, saltoki, taberna eta bestelako tokietan, doan. 

2022an jazotako gertakari esanguratsuenak lantzen ditu urtekariak, hainbat ereduko edukiak baliatuta: iritzi zutabeak, erreportajeak, artikuluak, kronologiak...

Horrez gain, eskualdeko alkate guztiei eginiko elkarrizketak barnebiltzen ditu argitalpenak, oposizioko talde politikoen zutabeekin batera.

Kultura sortzaileen katalogoa

Gainera, eduki berezi bat dakar liburuak: Eskualdeko kultur sortzaileen katalogoa. Aiaraldea Ekintzen Faktoriak sustatuta, eskualdeko 300 sortzaile baino gehiagoren erreferentziak topatuko ditu irakurleak, kategoriaka sailkatuta. 

Bazkideek, etxean jasotzeko aukera

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideek argitalpena etxean jasotzeko aukera izango dute. Horretarako, mezua bidali beharko dute 688 84 81 52 telefono zenbakira, Whatsapp edo Telegram bidez. Bestela, Faktoriara bertaratuta ere izango dute alea eskuratzeko aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide