Argiak itzaliko dituzte gaur Laudio eta Amurrioko plazetan eta Luiaondoko Gizarte Etxean, energia aurreztearen aldeko mezua zabaltzeko

Txabi Alvarado Bañares 2024ko api. 22a, 17:00
Ekimena iragartzeko eginiko kartela. / Aiarako Kuadrilla

Gaueko bederatzietan egingo dute itzalaldia, eta 15 mintuz luzatuko da. Aiarako Kuadrillak sustatu du kanpaina.

Argiteria publikoa itzaliko dute gaur Laudioko Herriko plazan, Amurrioko Juan Urrutia plazan eta Luiaondoko Gizarte Etxean, Lurraren Munduko Egunarekin dela baliatuta. Gaueko bederatzietan egingo dute ekimena, eta 15 minutuz luzatuko da. “Plazetako argiak itzaliko dira eta manifestu komun bat irakurriko da 3 lekuetan”, azaldu du Aiarako Kuadrillak. 

Modu horretan, herritarrak energia aurreztearen beharraz sentsibilizatu nahi ditu tokiko erakundeak. Hain zuzen, Kuadrillako Ingurumen Sailak sustatu du argi itzalaldia, Eskola Agenda 2023 proiektuaren barruan.

Eskualdeko 11 hezkuntza zentrotan ari dira Eskola Agenda 2030 proiektua garatzen. “Energia aurrezteko aholku batzuk kontuan hartuta, ikastetxe bakoitzak horietako bat aukeratu eta prestatu du”, azaldu du Kuadrillak. Erakunde horretako presidenteak (Encina Castresanak) herritar guztiei luzatu die gaurko itzalaldian parte hartzeko gonbita. Aurreratu dutenez, eskoletako familiek parte hartuko dute ekimenean, “olanak, ikastetxeetan egindako kartelak eta txalekoak” eramanez. 

Horrez gain, “irratiko lehiaketa” bat ere egin dute apirilaren 15etik hona, eta tokiko produktuekin osatutako bi saski zozkatuko dituzte bihar, ekimen horretan parte hartu duten pertsona guztien artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide