Hiru lagun atxilotu zituen atzo Ertzaintzak, trenean telefono bat indarrez lapurtzeagatik

Aitor Aspuru Saez 2024ko mai. 6a, 12:21

Laudioko tren geltokian izan ziren atxiloketak. Hemen goikoa artxiboko irudia da, beste asteburu batekoa. / Aiaraldea.eus

Otxomaio jaietatik itzultzen zen tren batean izan zen gertakaria eta unitatea Laudion gelditu behar izan zuten.

Goizeko 05:30ak aldera Ertzaintzak hiru lagun atxilotu eta beste bi inputatu zituen herritar bati telefonoa indarrez lapurtzeagatik. Arrastatuak oraindik Ertzain Etxean daude eta epaitegitik igaro behar dira.

Urduñatik 05:00ak aldera atera zen trenean gertatu zen lapurreta, Iñarratutxik igarotzen zen bitartean. Lekukoek adierazi diotenez Aiaraldea Komunikabideari, sakelakoa kendu ez ezik, biktima jipoitu zuten ere erresistitu zenean, eta borroka handia jazo zen garraio publikoan.

Ertzaintzak 05:15ean jaso zuen deia eta Laudion trena gelditzeari ekin zion. Azkenean, ostutako telefonoa topatu zioten akusatu bati. Gauzak horrela, ertzainek hiru lagun atxilotu eta beste bi salatu zituzten, indarrez lapurtzeagatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide