Orain Amurriok kritikatu du udalak Eusko Jaurlaritzari Lucas Rey-rentzako diru-laguntza eskatzeko egindako kudeaketa

Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 14:16

Amurrioko Udalak diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari -Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, hain zuzen- herriko ikastetxetan zenbait konponketa egiteko.

Amurrioko Udalak diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari -Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, hain zuzen- Lucas Rey Ikastetxean zenbait konponketa egiteko.

Hurrengoak lanak gauzatu nahi ditu tokiko erakundeak: Lucas Rey Ikastetxeko jolastokiaren zorua konpontzeko lehenengo fasea, -50.098 euro-, eskolaurreko erakinaren komunetako bat berritzea, -3.011,19 euro- eta beheko solairuko hezetasunak kentzea -5.968,39 euro-. Gainera Zabaleko gimnasioko zorua ere egokituko dute eta horretarako 8712,40 euroko inbertsioa egin behar dute.

Guztira 67.790,13 euroko inbertsioa gauzatzea dute helburu eta %60ko diru-laguntza lor dezake udalak.

Orain Amurrioko kritikak

Kritika gogorrak egin dizkio Orain Amurriok EAJko udal gobernu taldeari Lucas Rey Ikastetxeko kudeaketa dela medio.

Podemos/Ahal Dugu bultzatutako taldeak salatu du 50.851,51 euro lortu zituela tokiko erakundeak iaz Lucas Rey Ikastetxeko jolastokiaren zorua hobetzeko. Inbertsioak 84.752,51 eurokoa izan behar zuen guztira.

Orain Amurriok salatu du udal gobernu taldeak erabaki zuela lan hori ez egitea udan ez zuelako denborarik emango. Orain Amurrioren ustez akats larria izan zen aurreikuspenez ez jokatzea.

Bestalde, Orain Amurriok kritikatu du oposizioko taldeek egindako ekarpenak ez dituela aintzat hartu EAJk diru-laguntzak eskatzerakoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide