Aletxu Zobaranek egindako marrazkiak argitaratu ditu Ataramiñek

2015ean argitaratutako liburuak aurkeztu ditu Ataramiñek. Hiru dira guztira: Ataramiñe’15, Ilargiraino eta Burdin elorri arantzetan. Lehenengoa urtekaria da, eta 18 preso eta iheslari politikoren lanak jasotzen ditu. Horien artean Aletxu Zobaran Saratxoko presoaren 5 marrazki daude. Bigarrena Mikel Orbegozoren komikia da eta azkenak Joseba Arregiren margoak eta testuak barnebiltzen ditu.

2015ean argitaratutako liburuak aurkeztu ditu Ataramiñek. Hiru dira guztira: Ataramiñe’15, Ilargiraino eta Burdin elorri arantzetan. Lehenengoan, urtekaria dena, 18 preso eta iheslari politikoren lanak jasotzen dira. Horien artean Aletxu Zobaran Saratxoko presoaren marrazkiak daude.  Bigarrena Mikel Orbegozoren komikia da eta azkenak Joseba Arregiren margoak eta testuak barnebiltzen ditu.

Aletxu Zobaran 2011n atxilotu zuten. Une honetan zigorra Frantzian ari da betetzen, Lyoneko Corbas espetxean. Espetxean bertan marraztutako bost irudi jasotzen dira aipatutako bilduman, euskara, etorkizuna edota natura hizpide.

Liburuak urtero Ataramiñek argitaratutako euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoen baitan kokatzen dira. Horien bitartez espetxearen ertzak mahai gaineratzea bilatzen dute, betiere presoa sortzailearen paperean jarrita. Marrazkiez gain, esperientziak, olerkiak… jasotzen dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide