Antzerki laburreko 1. Jardunaldia egingo du Aimara Taldeak hilaren 28an

Aimara Antzerki Taldeak antzerki laburreko lehen jardunaldia antolatu du Amurrioko Kultur Etxean martxoaren 28rako. Lau antzezlan laburrez osaturiko emanaldia prestatu dute antolatzaileek 19:00etatik 22:00ak bitartean hiru aldiz errepikatuko dena, tarteetan Urrigan folk taldea arituko delarik.

Aimara Antzerki Taldeak antzerki laburreko lehen jardunaldia antolatu du Amurrioko Kultur Etxean martxoaren 28rako. Lau antzezlan laburrez osaturiko emanaldia prestatu dute antolatzaileek 19:00etatik 22:00ak bitartean hiru aldiz errepikatuko dena, tarteetan Urrigan folk taldea arituko delarik.

Aimara eta Leyre Berrocal

Aimara Antzerki Taldeak Bilbao Café Bar Antzerki Saria eskuratu duen “La esquela” antzezlana aurkeztuko du Jardunaldietan. Horrez gain, Leyre Berrocal aktore amurrioarrak Izaskun Barrosorekin batera urte hasieran Bilbon aurkeztu zuen “Diez” antzezlana eskainiko du.

Programako beste bi lanak “Buenas noches madre” Itziar Lazkano eta Diego Perez aktoreekin eta “Suicidio en 15 minutos” Javier Liñera eta Peñi Leónek idatzi eta antzeztutakoa izango dira.

Sarrerak

Emanaldi bakoitza osatzen duten lau saioak ikusteko sarrerak salgai dituzte dagoeneko Kultur Etxean 8 euroren truke eta astelehenetik aurrera antzezlan solteak ikusteko sarrerak ere izango dituzte salgai; 4 eurotan lan bakarra ikusteko, 6 eurotan bi  eta 7 eurotan hiru ikusi nahi dituztenentzat. Izan ere aretoaren publiko edukiera  40 edo gehienik jota 50 pertsonatara mugatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide