Arkaitz Bellonen heriotza salatzeagatik epaitutako gaztea absolbitu dute

Gazteari Arkaitz Bellonen heriotza zela-eta Amurrioko PPren egoitzaren aurrean panpina bat eta kartelak itsastea leporatzen zioten. Salaketaren arabera, karteletan mehatxuak egiten ziren. Epaileak ez du horrela ulertu. Izan ere, ekintzaren bidez kartzelan hil zen Arkaitzen heriotzaren errudunak seinalatzea helburu zutela uste du.

Gazteari Arkaitz Bellonen heriotza zela-eta Amurrioko PPren egoitzaren aurrean panpin bat eta kartelak itsastea leporatzen zioten. Salaketaren arabera, karteletan mehatxuak egiten ziren. Epaileak ez du horrela ulertu. Izan ere, ekintzaren bidez kartzelan hil zen Arkaitzen heriotzaren errudunak seinalatzea helburu zutela uste du.

Arkaitz Bellon 36 urterekin hil zen, 2014ko otsailean, 12 urteko kondena betetzear zuela, kale borrokan aritu izana leporatuta. Hainbat izan ziren kondenaren aurka altxatutako ahotsak, hala nola heriotza kartzela politikaren ondorio zela adierazi zutenak ere. Amurrioko gazteari, salaketa ekintzagatik, 5400 euroko isuna eskatzen zioten, 10 euro egunean, 18 hilabetetan zehar, hain zuzen ere.

Sententzian, horretaz gain, epaitutako gazteak PPko zinegotziari jazarpenik egin ez ziola adierazten da, akusazioak babesten zuenaren aurka. Izan ere, egoitzan ez zegoen inor eta helburu bakarra preso bat kartzelan hil izana salatzea zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide