Gazteak lan mundura hurbiltzeko programa abiatu du Ikaslan Arabak

IkasLan Arabak Lehen Aukera proiektua jarri du martxan. Horren bidez, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei lan-eskuratzea erraztea bilatzen dute. Proiektuak gazteak kontratatuko dituzten enpresei laguntza ekonomikoa emango die, aukera aniztasuna suspertuz. Zaraobe Institutuak eman du programaren berri.

Aukeraz baliatu ahal izateko, 25 urte baino gutxiago duten herritarrak, nahiz 30 urte artean ezgaitasunak dituztenak, Gazte Bermerako Sisteman apuntatuta egon beharko dira. Horretaz gain, lan bakoitzerako beharrezkoa den titulazioa eskatuko da.

IkasLan Arabak Lehen Aukera proiektua jarri du martxan. Horren bidez, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei lan-eskuratzea erraztea bilatzen dute. Proiektuak gazteak kontratatuko dituzten enpresei laguntza ekonomikoa emango die, aukera aniztasuna suspertuz.

Aukeraz baliatu ahal izateko, 25 urte baino gutxiago duten herritarrak, nahiz 30 urte artean ezgaitasunak dituztenak, Gazte Bermerako Sisteman apuntatuta egon beharko dira. Horretaz gain, lan bakoitzerako beharrezkoa den titulazioa eskatuko da. Guztira 4.999.276 euro bideratuko dira proiekturako. Enpresa bakoitzak kontratatutako gazteari ordaindutako soldataren araberako diru-laguntza jasoko du; 2450 eta 3620 euro artekoa. Kontratuak, praktiketakoa izango dena, gutxienez 6 hilabete iraungo ditu, 12 hilabetera luzatzeko aukerarekin.

Enpresek urriaren 3rarte izango dute proiektuaz baliatzeko aukera. Era berean, kontratu berriak azaroaren 21a baino lehenago sinatu beharko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide