Langabezia igo da bigarren hiruhilekoan

Amurrio Bideanek lanaren munduaren egoeraren inguruko azterketa kontratatu du. Amurrion erregistratutako langabetuen kopuruak gora egin du. Egun 952 pertsona dira egoera horretan aurkitzen direnak. Horietatik 486 emakumeak dira eta 466 gizonak. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta %5,54 igoera eman da, eta aurreko urteko epe berdinaren aurrean %11,61 hazkundea. Hala ere, kontuan hartu behar da Araban 888 afiliatu gehiago daudela, guztira 141.960. Aurreko urtearekin alderatuta, aldiz, %0,4 jaitsi da.

Amurrion erregistratutako langabetuen kopuruak gora egin du. Egun 952 pertsona dira egoera horretan aurkitzen direnak. Horietatik 486 emakumeak dira eta 466 gizonak. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta %5,54 igoera eman da, eta aurreko urteko epe berdinaren aurrean %11,61 hazkundea. Hala ere, kontutan hartu behar da Araban 888 afiliatu gehiago daudela, guztira 141.960. Aurreko urtearekin alderatuta, aldiz, %0,4 jaitsi da.

Kotizazio erregimenei dagokionez, orokorrak %0,33ko hazkundea jasan du, 389 izen ematerekin. Autonomoek ere gora egin dute, %0,52an, 110 afiliatu gehiago suposatzen duena.

Hiruhileko berdinean, 1991 kontratu egin dira, aurrekoan baino %3,75 gehiago. Aurreko urteko epe berdinarekin konparatuta 683 kontratu gehiago. Gizonezkoen kontratuek %2,33 egin dute behera, emakumezkoenak %55,17  hazi diren bitartean. Hala ere, emakumeen kontratu bakoitzeko zortzi baino gehiago egiten dira gizonezkoen alde.

Kontratuen osotasunetik, %77,31 industrian egin da, 1537rekin. Zerbitzuetan 381 eta eraikuntzan 70. Industriako kontratuek %1,59 egin dute gora aurreko hiruhilekoarekin konparatuta, eta %104,12 aurreko urteko epe berdinarekin.

Azkenik, 25 urte beherakoen langabezia izan da behera egin duen bakarra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide