Alfredo Remirez amurrioarrak otsailean epaiketa izango du @erreharria profila erabilita twitterren idazteagatik.
Hori dela eta, webgunea ireki dute jendeak elkartasuna adierazi diezaion eta ekarpenak egin ditzan, besteak beste. Esate baterako, atxikimenduak jasotzeko atala prestatu dute eta dagoeneko batzuk bildu dituzte.
Horrez gain, informazioa ere jasotzen du atariak eta, oraindik zehaztu ez duten arren, iragarri dute otsailaren 11n elkartasun eguna antolatuko dutela Amurrion.