Tubos Reunidos enpresako espedientea bertan behera uzteko eskatu dute, aparteko 6.000 ordu egin ostean

Erredakzioa 2017ko urt. 12a, 12:28

ELA eta LAB sindikatuek eskatu diote Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzari bertan behera uzteko 2016an abiatutako enplegua erregulatzeko espedientea.

Langile erakundeek argudiatu dute azken hilabeteetan eskaerak handitu direla eta 12.500 tona ekoizten dituztela hilero.

Ondorioz, espedienteak eragin eskasa izan du, aurreikusitako lanaldien gehiengo %5,5a, alegia. Gainera, sindikatuek nabarmendu dute lanaldi horiek erabili behar izan dituztela planifikazio arazoak direla medio.

Normaltasuna 2017ko hasieran

ELAk eta LABek azaldu dute enpresak jakinarazi diela normaltasunez lan egingo dutela urtarrilean eta otsailean.

Bestalde, sindikatuek ziurtatu dute 2016an aparteko 6.000 ordu egin dituztela langileek.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide