“Ikasteko gogoa” jorratuko dute gaurtik hasita Aresketa Ikastolaren XVII. Hezkuntza Jardunaldietan

Erredakzioa 2017ko urt. 16a, 10:04

Jose Luis Gonzalo psikoterapeuta./ joseluisgonzalo.com

Bost hitzaldik osatuko dute jardunaldia, eta urtarrilaren 16tik 20ra egingo dira laurak, 19:00etan Katekesi aretoan.

Aresketa Ikastolak hezkuntzari buruzko jardunaldi irekiak antolatu ditu. Aurtengoa hamazazpigarren edizioa izango da eta ikasketa prozesua izango du ardatz, "ikasteko gogoa", hain zuzen.

Gaur hasiko da solasaldi zikloa. Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira, Amurrioko Katekesi aretoan. Lehen hizlaria Jose Luis Gonzalo Marrodan psikoterapeuta izango da, atxikimenduaren teorian eta  oinaez emozionalaren tratamenduan aditua. Funtsean ,"Erresilentzia: galdu den ikasteko gogoa b erreskuratzeko binkulo eta sena" gaiari helduko dio.

Asteartean Nestor Muño clowna bertaratuko da, "nola bizi eta iranarazi gure ikasteko desira?" galderari erantzutera. Asteazkenean, aldiz, Carlos Gonzalez dokumental gidari eta fisikan lizentziatuak "Betebeharraren zentzutik zorionaren zentzura" jauzia emateko pautak azalduko ditu. "Jakin-minaren abentura" landluko du Dani Arizala EITBko esatariak ostegunean. Jardunaldien itxiera Violeta Gallego adituak egingo du, "Premiaren asetzea: desiaren heziketan ezinbesteko elementua" hitzaldiarekin.


Urtarrilak 16, astelehena
“Erresilientzia: Galdu den ikasteko gogoa berreskuratzeko lotura eta sena”


Jose Luis Gonzalo Marrodanek eskainiko du hitzaldi hau. Haurrak bere burua besteengatik “sentitua” nabaritzeak ikasterako orduan duen garrantzia jorratuko du psikoterapeuta donostiarrak.


Urtarrilak 17, asteartea
"Nola bizi eta iraunarazi gure ikasteko desira?"



Nestor Muzo clown, aktore eta terapeuta argentinarrak eskainiko du hitzaldia. “Ikasten jarraitzeko nahiarekin konektatzen gaituen bulkadaz” mintzatuko da, “artearen, senaren, pentsamenduaren, zirrararen bidez”.

Urtarrilak 18, asteazkena
"Betebeharren zentzutik zorionaren zentzura"

Carlos Gonzalezek eskainiko du hitzaldia. Hezkuntzari buruzko liburu eta dokumental bana plazaratu ditu fisikari kataluniarrak. “Heztearen artea” izango du hizpide.

Urtarrilak 19, osteguna
“Jakin minaren abentura”



Dani Arizala EITBko esatariak eskainiko du hitzaldia. Lehen Hezkuntzako irakaslea eree bada andoaindarra, eta  “jakin minaren abentura” izango du hizpide, “beti eroso eta segurua ez den abentura”.


Urtarrilak 20, ostirala
"Premiaren asetzea: Desioaren eraketan ezinbesteko elementua"

Desioen, motibazioen zein frustrazioen nondik norakoak jorratuko ditu hitzaldi honetan Violeta Gallego psikologo bilbotarrak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide