14 milioi euro bideratuko ditu Udalak Bañueta Kiroldegia kudeatu dezaten

Erredakzioa 2017ko urt. 18a, 12:25

Amurrioko Bañueta Kiroldegia.

14.600.237,91 euro gastatzea aurreikusi du Amurrioko Udalak, Bañueta Kiroldegiaren kudeaketa egin dezan enpresa batek.

Amurrioko Udal Tokiko Gobernu Batzordeak onetsi du abiatzea Bañueta udal-kiroldegia kudeatzeko zerbitzua kontratatzeko administrazio-prozedura.

Kontratua hamar urtekoa izango da, eta bost urtez luzatzeko parada emango dute behin. Guztira, kontratuak 14.600.237,91 euroko balioa (BEZa aparte) izango duela kalkulatu du erakundeak.

Klausuletan jaso dute Bañueta kiroldegiko instalazioetan inbertsio batzuk egitearen beharra, bai hobekuntzakoak, bai kudeaketakoak. Aldi berean, exijituko dute betetzea langileek onartu berri duten hitzarmena.

Gaur egun, Bañueta kiroldegiak 2.422 bazkide ditu, eta egunero batezbesteko 500 erabiltzaile inguru.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide