Tubos Reunidos enpresan sute berria gertatu da gaur. Suak barne garraiorako kamioia hartu eta guztiz erre du. Gertakaria lantegi barruan jazo da eta kearen ondorioz lekua hustu eta ekoizpena gelditu behar izan dute.
Ez da zauriturik egon eta dagoeneko lanari berriro ekin diote. Iturri sindikalek salatu dute suhiltzaileentzako sute-ahorik ez zegoela eta zuzendaritzak ez dituela beharrezko segurtasun neurriak bermatzen, hainbat sute gertatu arren.
