Erroldatze-ziurtagiriak bidali dizkie udalak Amurrioko familiei, eskoletako aurrematrikulazioan laguntzeko

Erredakzioa 2017ko urt. 30a, 08:31

Amurrioko bi ume, artxiboko irudi batean. Argazkia: aiaraldea.eus

D ereduaren aldeko kanpaina sustatzea izan da udalaren helburua

Gutun eta erroldatze ziurtagiri bana bidali dizkie udalak eskolatze-adinean dauden Amurrioko umeen familiei. 225 gutun bidali dira guztira.

“D bitamina kanpaina”
Amurrioko ikastetxeetako hizkuntza-ereduei buruzko informazioa bidali da gutun horien bidez, D ereduaren aldeko “D bitamina” kanpainaren triptiko batekin batera. Eskola eremuan euskara sustatu nahi izan dute modu horretan, Josune Irabien alkateak azaldu duenez.

Otsailaren 10ean amaituko da aurrematrikulazio kanpaina.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide