Builaka batukadak, Akerbeltz erromeriak eta DJ Rubak girotuko dituzte Amurrioko kintoak

Txabi Alvarado Bañares 2017ko urt. 31a, 14:09
Otsailaren 4an Aiaran egongo dira kintoak abesten. Argazkia: Naiara C. Azkarraga

Otsailaren 4an Aiaran abestuko dute kintoek, eta Amurrion 17an.

Otsailaren 17an ospatuko dira Amurrioko Kintoak, aurten 18 urte betetzen dituzten amurrioarren omenez. Aurkeztu dute jada egitaraua. 19:30etan kalejira egongo da San Antonetik, Artziniegako Builaka batukadaren laguntzarekin. Akerbeltz taldeak joko du gero, 23:30etan. Gaua luzatzeko aukera egongo da, 2:30etatik aurrera DJ Ruba egongo baita musika jartzen.

Herriko kaleetatik abesten
Hortaz gain, herriko kaleetatik abestuko dute kintoek egun horretan, tradizioari jarraiki. 13:00ak aldera abiatuko dira, makila eskuan eta baserritar jantziak soinean dituztela. Herriko kale eta ikastetxeak bisitatuko dituzte. Bazkaria izango dute gero, Murgan.

Egongo da kintoen abestiak lehenago entzuteko aukera, otsailaren 4an Aiara ingurutik arituko baitira kantari.

Erlazionatuak

ERREPORTAJEA: Kintoak, tradizioaren metamorfosia

Txabi Alvarado Bañares 2014 ots 02 Amurrio   Urduña

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide